Le Corbusier

Le Corbusier, berezko izenez Charles Edouard Jeanneret (La Chaux-de-Fonds, 1887ko urriaren 6a – Roquebrune-Cap-Martin, 1965eko abuztuaren 27a) suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria izan zen. Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo Mugimendu Modernoaren sortzaileetako bat izan zelako, Ludwig Mies van der Rohe, Walter Gropius eta Theo van Doesburg arkitektoekin batera. Askoren ustez, XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.

Nazioarteko Arkitektura Eskola delakoaren partaidea izan zen. ''L´Espirit Nouveau'' aldizkaria argitaratu zuen Amédée Ozenfantekin batera eta bertan adierazi zuen berrikuntzetarako bere gogoa. Bere lanetan funtzionalismo modernoa eta espresionismoa bateratu zituen. Eraikuntza geometrikoak egin zituen, eta oinezkoentzat toki bereziak gorde zituen berak urbanizatutako hirietan, landareei eta espazio irekiei nagusitasuna emanez beti. Arkitektura modernoa eraberritu duten arkitekto nagusietakoa izan da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Le Corbusier', Bilaketaren denbora: 6,43s Findu emaitzak
1
Argitaratua 2014
Beste egile batzuk: ...Le Corbusier...
Inhaltsverzeichnis
Liburua
2
nork Sumi, Christian, Sumi, Christian
Argitaratua 1989
Beste egile batzuk: ...Le Corbusier...
Inhaltsverzeichnis
Liburua