Johannes Kepler

Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. XVII. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta ''Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae'' liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.

Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora Tycho Brahe astronomoaren lagutnzaile egin zen Pragan. Ondoren, Rodolfo II.aren matematikari inperiala izan zen, eta baita ere Matias eta Fernando II.a ondorengoenena ere.

Horretaz gain, optikan funtsezko lanak egin zituen, Galileoren aurkikuntzetan aipatuta izanik. Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobetu bat asmatu zuen.

Keplerrek bere astronomia berria "fisika zerutar", "Aristotelesen ''Zeruez'' obrari gehigarri" gisa deskribatu zuen, eta antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Kepler, Johannes', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
1