Alessandro Algardi

Alessandro Algardi (Bolonia, 1598ko azaroaren 27a - Erroma, 1654ko ekainaren 10a) italiar eskultore barrokoa izan zen. Ludovico Carracciren ikaslea izan zen. 25 urte bete baino lehen, Mantuara joan zen, Gonzaga familiarentzat lan egitera. Hiru urte geroago Erromara aldatu zen. Lanik aipagarrienetako batzuk, Kirinaleko San Silvestre elizako ''San Giovanni Evangelista'' eta ''Santa Maria Maddalena'' (1628-1629), Leon XI.aren hilobia (1634-1644) eta ''San Pabloren lepo moztea'' (1641-1647, San Pablo eliza, Bolonia) dira. Bere lanetan Berniniren, Carraccitarren eta Pietro da Cortonaren eragina nabari da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Algardi, Alessandro', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
1
nork Montagu, Jennifer
Argitaratua 1985
Beste egile batzuk: ...Algardi, Alessandro...
Liburua